30 octubre 2010

17 -Bizi-itxaropenaren eboluzioa

Gizakion gehienezko bizitza-luzera ez da aldatu azkeneko 100.000 urteetan; 120-130 urte inguruan dagoela dirudi. Aldatu dena bizi-itxaropena da. Herri industrializatuetan, 1900ean 49 urte ingurukoa izatetik gaur egun 76koa izatera pasa da. 27 urteko gehikuntza hori erromatarren garaia eta 1900 bitartean eman denaren antzekoa da, eta haurrengan gaixotasun infekziosoak murrizteagatik gertatu da. Izan ere, XX. mendean bizi-itxaropena 27 urte gehitu bada, 21 urte mendearen lehenengo 70 urteetan gehitu da, eta azkeneko 30 urteetan 6 urte baino ez. Higiene hobeak eta antibiotikoen eta txertoen aurkikuntzak ahalbidetu du hori.

Nahi ez... eta zahartu egin behar! (Zientzia.net)

No hay comentarios:

Publicar un comentario